Jul 16 2010

Moción contra el cierre de Heldu en Ordizia

Publicado por a las 10:40 en Ordizia

A iniciativa de Ezker Batua – Aralar, el pleno del ayuntamiento de Ordizia, debatirá una moción contra el cierre del Servicio  Heldu. Servicio integral de atención a la inmigración que el Gobierno Vasco en sus recortes va a hacer desaparecer. Heldu, como Red de asistencia jurídico social para personas inmigrantes extranjeras de la Comunidad Autónoma Vasca, coordinaba el trabajo de todas las instituciones vascas incluida la de nuestro ayuntamiento y todo esto se pierde ahora. Nuestra enérgica oposición vamos a intentar que se convierta en el mayor apoyo posible a la moción que aquí os presentamos:

HELDU ZERBITZUAREN IXTEAREN INGURUKO MOZIOA:
Eusko Legebiltzarraren aho-batez aginduz eta Inmigrazioari Buruzko I. Euskal Planak jasotzen duena jarraituz, espainiar estatuan aitzindaria izan zen etorkinen laguntzarako zerbitzua emateko egitura sortzen da 2002an. Horrela, HELDU laguntza juridikoa emateko zerbitzua abian jartzen da, zeinek udal ezberdinetako gizarte zerbitzuekin elkarlanean, etorkinei banan banako arreta juridikoa eskaintzen dion. Zerbitzuaren helburua etorkinen erregularizazioa lortzea da, eta etorkinei lan merkatura sarbidea erraztea, era honetan saihestu nahi ziren udal gizarte zerbitzuenganako mendekotasuna baita irregulartasun administratiboaren egoerak .
HELDUk ematen duen aholkularitza zerbitzuak etorkinek behar dituzten baimenak lortzeko prozesu osoa bere gain hartzen zuen, eta agente guztiekin elkarlanean:  gizarte-langileak, enplegu-emaileak, etabar.
HELDU abian jarri zenetik, EAEko hiru lurraldetan, erakunde eta udal guztion beharrak bete ditu, oinarrizko tresna izan da inmigrazio politika orokorra, ez bakarrik udaletakoa, kudeatu ahal izateko. Horren adibide garbia dira HELDU sortu zenetik tramitatu izan den espediente kopurua, 34.000 inguru.
Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak komunikabideen bitartez adierazi zuen HELDU zerbitzua bertan behera uzteko asmoa. Horrek zera ekarriko du, krisi ekonomiko larria pairatzen ari garen garai honetan, gizartearen zati ahulenetako bat alde batera utziko dela, behar duen arreta gabe. Gainera, zerbitzua bertan behera geratuz gero, etorkinek beraiek kudeatu beharko dute gai honen inguruan sortzen zaizkien duda eta arazo guztiak, inoren aholkularitza zerbitzu gabe. Honek guztiak Gizarte Zerbitzuenganako mendekotasuna handituko du, lan integrazioa zailduko du eta EAEko inmigrazio politika zatituko du, udal bakoitzak bere baliabideekin aurre egin beharko baitio errealitate honi.
Hezkuntza alorrean eta osasun arloan Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen murrizketez gain, gizarte zerbitzuen alorrean elementu garrantzitsua den aholkularitza zerbitzu hau ere ezabatuko da. Etorkinek erregularizazioaren alde ez egiteak ondorio kaltegarriak ekarriko ditu gizarte osora, giza bazterketa borrokatzeko funtsezko tresna desagertuko baita.
Horregatik guztiagatik, Ordiziako Udalak, osoko bilkuran Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
Bertan behera utzi dezala HELDU zerbitzua ixteko hartu duen erabakia, eta Inmigrazioari Buruzko III. Euskal Plana prest izan arte abian jarri dezala hausnarketa prozesua, aipatutako plana indarrean egon arte HELDU zerbitzua mantenduz.

Ordizian, 2010eko uztailaren 12an.

No hay comentarios

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario