Jun 18 2010

Moción en Ordizia contra el cierre del ambulatorios los sabados.

Publicado por a las 10:11 en Ordizia

Os adjuntamos la moción, que presentará nuestro concejal, Carlos Gonzalez Astiz, en Ordizia, en el próximo pleno del ayuntamiento de Ordizia.

EZKER BATUA-ARALAR UDAL TALDEAK ORDIZIAKO UDALEKO ALKATE-LEHENDAKARIARI AURKEZTEN DION MOZIO ALTERNATIBOA, HURRENGO OSOKO BILKURAN EZTABAIDAGAI IZAN DADIN.

MOZIOA

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lehen mailako arretako zerbitzua berrantolatzea erabaki du eta horrek larunbat goizetan 45 anbulatorio ixtea dakar, tartean Ordiziakoa.

Osasun Sailburuak antzeko asmoa agertu zuen 2009. urtearen hasieran, baina kritika handiak jaso zituen, PSEren aldetik bereziki, eta atzera egin zuen bere asmoetan. Adibide modura Bilboko Udaleko sozialisten bozeramailearen hitzek balio dezakete: “Zentzugabeko neurria da. Osasun zerbitzuaren kalitatea murriztea dakar, osasun sistema publikoa erabiltzen dutenei eragozpenak sortzea eta mugitzeko arazoak dituzten pertsona helduen edota seme-alabak dituzten familien kasuan dagoeneko izan badituzten arazoak areagotzea”.

Neurri hau iragarri izanak kezka eragin du osasun arloko sindikatuen artean eta ixteko arriskuan diren anbulatorioak dituzten herrietan.

Uste dugu larunbat goizetan  anbulatorioak ixteak kalte handia egingo diela herritarrei, ohikoa ez duten zentroren batera edota askotan bere herritik kanpoko zentroren batera joan beharko dutelako. Neurriak, halaber, larrialdietako zerbitzuetako jardunean ere eragin kaltegarria izango du, ixten diren osasun-zentroetan arta litezkeen patologiak dituzten pertsonak ugaritu egingo direlako.

Osakidetzako gastu-austeritatea eta krisialdi ekonomikoa ezin dira osasun zerbitzuaren eta prestazioen kalitatea gutxitzeko aitzakia moduan erabili.

Arestian esandakoagatik, Ordiziako Udalak zera erabakitzen du:

Lehendabizikoa: Ordiziako Udala Ordiziako anbulatorioa eta gainontzeko anbulatorioak larunbat goizetan ixtearen aurka dago, neurri horrek lehen mailako arretako osasun zerbitzuei kalte nabarmena egiten dielako.

Bigarrena: Erabaki honen berri Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Legebiltzarreko Mahaiari helaraztea.

Nos quitan los sabados.

No hay comentarios

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario