Jun 18 2010

Moción contra el ataque de los militares judios contra la flotilla de la libertad.

Publicado por a las 10:23 en Ordizia

A iniciativa de Ezker Batua – Aralar, el próximo pleno del ayuntamiento de Ordizia, debatirá la siguiente moción que defenderá el portavoz de EB-ARALAR, Carlos Gonzalez Astiz, contra el brutal ataque militar del ejercito israeli contra indefensos voluntarios y cooperantes con el pueblo palestino.

EZKER BATUA-ARALAR UDAL TALDEAK ORDIZIAKO UDALEKO ALKATE-LEHENDAKARIARI AURKEZTEN DION MOZIO ALTERNATIBOA, HURRENGO OSOKO BILKURAN EZTABAIDAGAI IZAN DADIN.

MOZIOA

Israelgo Gobernuak agindutako, “askatasunaren flota”ren kontrako erasoak 10 boluntarioren hilketa eta ia 50ei zauriak eragin ditu. Eraso hau gizadiaren aurkako krimena suposatzen du eta nazioarteko erantzun politikoa behar da, zigortu gabe ez geratzeko.

Hala ere, Israelek egindako bidegabekeriekin gertatu den bezala, harresiaren eraikuntza edota 2008ko Gazaren kontrako erasoa, 1440 zibilen hilketa suposatu zuena, bakarrik espero dezakegu, oraingo krimenaren aurrean , Ameriketako Estatu Batuak, Europar Batasuna edo Nazio Batuak bezalako erakundeek beste aldera begiratzea eta hori lotsagarria eta salatzekoa da.

Munduko gatazka guztietan bezala Palestina eta Israelen arteko gatazkaren konponbidea ere elkarrizketa eta negoziazioaren bidez etorriko da, Palestinarrek mila bider aldarrikatu izan duten moduan.

Baina Israelek ez ditu nazioarteko ebazpenak errespetatzen, ezta palestinarren giza eskubide oinarrizkoenak. Zisjordaniako harresiaren eraikuntza edota bi urte baino gehiago daraman Gazaren aurkako blokeo, zigor kolektiboak dira Palestinako herria osoarentzat.

Palestinako 200 elkarte zibilek,arlo anitzeko izen handiko pertsona asko, eta erakunde eta administrazioek, urteak daramate, boikota, desinbertsioak eta nazioarteko zigorrak (BDS) bultzatzen, Israel estatuari presioa egiteko, 42 urte irauten duen lurralde palestinarren okupazioa amaitu arte. BDS indarkeriarik gabeko taktika da, eta lehenago erabilia izan da beste herrialdeak presionatzeko, nazioarteko zuzenbidea errespetarazteko, Hegoafrikarekin gertatu zen moduan.

Estatu eta Nazioarteko erakundeen pasibitatearen aurrean, gizarte zibila eta oinarrizko erakundeen ardura da neurri hauek bultzatzea.. Boikot hori gure
herritik egitea ere tresna baliagarria izan daiteke.

Hau guziagatik,  -ko UDALAK honako
hau adierazten du:

•Udal honek bere gaitzespen irmoena adierazten du Israelgo Gobernuak agindutako erasoaren aurrean, Gazako herriari laguntza humanitarioa garraiatzen zuen“askatasunaren flota”-ren kontra. Eraso honek 10 boluntarioaren hilketa eta 50 pertsonengan zauriak eragin ditu.

• Udal honek mundu osoko persona eta elkarte zibilek bultzaturiko Israeli boikot, desinbertsio eta nazioarteko zigorrak (BDS) kanpaina babesten du.

• Udal honek Israelgo estatuak ekoitzitako zein babestutako kontsumo, kultura, entretenimendu edo bestelako PRODUKTUAK BAZTERTUko du.

• Israelgo estatuaren izenean gure lurraldera etortzen diren talde, erakunde, enpresa, kirol talde edo kultura elkarteen PRESENTZIA NON GRATA izango da gure herrian.

• Israelgo Estatuarekin gure herriak izan ditzakeen harreman instituzionalak hautsiko ditugu.

• Udal honek Israelgo gobernuari gutuna bidaliko dio “askatasun flota”ren kontrako erasoa arbuiatuz.

• Mozioa hau hedabideei helaraziko zaie baita, bereziki, herritar guztiei ere.

Asesinos.

No hay comentarios

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario